(01)
Prospektiba
STEM talentuaren desdoitze-analisietarako eta beharrak aztertzeko tresna eraginkorrak garatzea eta erabiltzea.
Bizkaiak, Europako beste eskualde aurreratu batzuek bezala, erronka demografikoari egin behar dio aurre, eta horrek, beste ondorio batzuen artean, lurraldeko industriak eta zerbitzu aurreratuek behar duten talentuaren falta dakar, batez ere STEM (zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika) talentuarena.
Gure misioa da enpresek eskatzen dituzten STEM gaitasunen eta lurraldean ditugun pertsona gaituen eskaintzaren arteko tartearen joera aldatzea (inflexio-puntua), talentua sortzen, erakartzen eta garatzen parte hartzen duten eragileen arteko konpromiso bateratuaren bidez, konpromiso koordinatuak hartuz, banakakoak eta kolektiboak, eta horien eraginaren jarraipena eginez.
Hori guztia faktore kritiko gisa, gure enpresa-sarearen lehiakortasuna eta Bizkaiko gizarte-ongizatea baldintzatzen duten trantsizio digital, berde eta demografikoan aurrera egiteko.
.
Prospektiba
STEM talentuaren desdoitze-analisietarako eta beharrak aztertzeko tresna eraginkorrak garatzea eta erabiltzea.
Sentsibilizazioa
Gizartea eta enpresa-sarea STEM talentuaren balioaz sentsibilizatzea, baita talentuaren urritasunarekin eta erakartzeko eta atxikitzeko zailtasunekin lotutako erronkez ere.
STEM bokazioak
STEM bokazioak gaztetatik bultzatzea, haien inpaktu ekonomiko eta soziala ikusarazteaz batera.
Skilling, Reskilling eta Upskilling
Gaitasun digitalak hezkuntza-sistemaren eta enpresen arteko lankidetza-ekimenen bidez garatzea.
Gaitasun digitalen HUB-a
Bizkaia nazioarteko bikaintasun-gune gisa sustatzea, prestakuntza espezializatuaren eta abangoardiaren bidez talentua erakarriko duena.
Monitorizazioa
STEM profileko ikasleen eta graduatuen jarraipen pertsonalizatua egitea, Bizkaiko enpresen talentu-premiekin lotzeko.
Talent Strategy & Employer Branding
Bizkaiko enpresen posizionamendua hobetzea, talentua atxikitzeko eta erakartzeko.
ETEak
ETEen erakargarritasuna sustatzea, STEM talentua erakartzeko, atxikitzeko eta garatzeko.
Nazioarteko presentzia eta Place Branding
Bizkaiaren/Euskadiren eta nazioarteko enpresen irudia indartzea, garapen industrial eta teknologiko aurreraturako erreferentziazko nodo gisa.
Talentua erakartzea eta atxikitzea errazteko palankak
Bizkaiko ekosistema talentua atxikitzeko eta erakartzeko esparru erakargarri gisa kokatzen lagunduko duten tresnak garatzea.
Webgune honek berezko eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu, webgunearen erabilera estatistikoki eta portaeraren arabera aztertzeko. Informazio honek gure edukiak hobetzen eta zure nabigazio-ohituretara hobeto egokitzen laguntzen digu. Cookie-politika