“B Global Talent” programa

B GLOBAL TALENT _ PROGRAMA B GLOBAL TALENT
Ekimena zehatz-mehatz
Xedea eta eragina

“B Global Talent” Estatuko eta nazioarteko talentua errekrutatzeko programa bat da, Bizkaiko erakunde liderren eta Estatuko eta nazioarteko STEM profildun talentu gazteen arteko elkargune izateko helburua duena, Bizkaiko enpresetan benetako erronkei aurre egitea sustatzeko.

Zehatzago, hauek dira programaren helburuak:

  • Bizkaira Estatuko eta nazioarteko talentua erakartzea eta bertan atxikitzea, lehentasunez STEM profilduna.
  • Talentua Bizkaiko enpresen proiektu zehatzei lotzea.
  • Lurraldean oihartzuna eta interesa izango duen ekitaldi bat sortzea.
  • Bilbo hiria eta Bizkaiko eskualdea nabarmentzea.
Emaitza

Programara Estatuko eta nazioarteko zenbait profil erakartzea, bootcamp batean parte hartu eta enpresa batean egonaldia egin dezaten, erakundeen erronkei aurre egiteko, talentua erakartzeko palanka gisa.

Egoera

Diseinatzen

Proiektuko lantaldea
home

Zalantzarik duzu edo laguntza behar duzu?