Ekimena zehatz-mehatz
IKT sektoreko profesionalak garatzeko jarduerak dinamizatzea, modu kolektiboan antzemandako gaitasun eta trebetasun berrien arabera, eta erronka sektorial kolektiboak garatzeko dinamika eta coworking-gune berriak sortzea.
Gune fisiko eta birtual honek talentua gaitzea eta erakartzea erraztuko du, eta sektoreko profesionalen artean eta beste sektore batzuekin ezagutza eta teknologia digitala transferitzeko prozesuak eta dinamikak azkartuko ditu.