Nazioarteko STEM ikasleak erakartzeko programa: “Study & Work”

ATRACCIÓN ESTUDIANTES INTERNACIONALES _ ATRACCIÓN DE ESTUDIANTES INTERNACIONALES STEM_ PROGRAMA  “STUDY & WORK”
Ekimena zehatz-mehatz
Xedea eta eragina

Helburua da nazioarteko junior profilak erakartzea, batez ere Latinoamerikakoak, Bizkaian campusa duten unibertsitateetako batean prestakuntza jaso dezaten, eta enpresek eskatzen dituzten alor eta gai teknikoetan ezagutzak eta espezializazioa beregana ditzaten.

Unibertsitateekin batera, aukera gehiago dituzten eta azken urteetan ikasgelak bete ez dituzten masterrak hautatuko dira, eta behar adina ekintza ezarriko dira Bizkaira trebatzera datozen nazioarteko profil horiek lurraldeko enpresetan aukera profesionalak izan ditzaten eta lurraldean bizitzen eta lan egiten geratzea erabaki dezaten.

Emaitza
  1. Nazioarteko ikasleen bitartekaritza-agentziak kontratatzea latinoamerikar jatorriko ikasleak ekartzeko.
  2. Lankidetza Bizkaian kokatutako hiru unibertsitateekin lan-merkatuko eskaririk handieneko STEM masterrak hautatzeko.
  3. “Study & Work in Biscay” programa diseinatzea STEM ikasleak erakartzeko eta, ondoren, lurraldean geratzea erabaki dezaten.
Egoera

Gauzatzen

Proiektuko lantaldea
Laguntzaileak
home

Zalantzarik duzu edo laguntza behar duzu?