Smart Grids Academy

SMART GRIDS ACADEMY _ SMART GRIDS ACADEMY
Ekimena zehatz-mehatz
Xedea eta eragina

Global Smart Grids Innovation Hub-ek (GSGIH) energia-eraldaketa lortzeko talentu espezifikoa eduki beharra antzeman du. Sare elektrikoen etorkizuna beren trantsizio digital eta berderako eraldaketan dago, teknologia emergenteekin. Behar horri erantzuteko Smart Grids Academy plataforma jarri dute martxan, Gaia klusterraren eskutik, arlo horretako gero eta talentu-eskaera handiagoari erantzungo dioten profesional espezializatuak prestatzeko.

Honako hauek uztartuko dituen prestakuntza-metodologia garatu eta baliozkotuko da:

  • Aurrez aurreko prestakuntza GSGIHn, klase magistralen eta lankidetza proiektuen bidez.
  • Online prestakuntza plataforma teknologiko integral baten bidez, sare elektriko adimendunen arloan erakartzen, gaitzen, motibatzen eta sentsibilizatzen laguntzeko.
Emaitza

Lau ibilbide sortzea (Smart Grids, Industria Adimenduna, Zibersegurtasuna, Adimen Artifiziala), lau prestakuntza-kapsulaz, bi klase magistralez eta laborategiko praktika batez osatuak.

Egoera

Gauzatzen

Proiektuko lantaldea
Laguntzaileak
home

Zalantzarik duzu edo laguntza behar duzu?