Talentua erakartzeko “Deustu – Bizkaia Berrikuntza- eta Ekintzailetza-Sarea” programa

ATRACCIÓN TALENTO LATAM _ PROGRAMA ATRACCIÓN DE TALENTO RED DE INNOVACIÓN Y EMPRENDIMIENTO  DEUSTO – BIZKAIA
Ekimena zehatz-mehatz
Xedea eta eragina

Deustuko Unibertsitateak lideratutako ekimena, Deusto Emprende-ren bitartez, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin eta AUSJAL sareko (Latinoamerikan Jesusen Lagundiari Eskainitako Unibertsitateen Elkartea) unibertsitateekin lankidetzan, STEM profilak dituzten eta Bizkaiko enpresa erreferenteen berrikuntza- eta teknologia-arloak aktibatzen eta bizkortzen lagun dezaketen latinoamerikarrak identifikatzeko eta lurraldera erakartzeko.

Helburu nagusia da berrikuntzaren bidez enpresa-balioa sortzeko tresna gisa teknologiaren zeharkako ikuspegi orokorra izan dezaketen profesionalak Bizkaiko enpresetara erakartzea. Profil horiek gai izan behar dute erakundean eragina duten eraldaketa digitalekin lotutako proiektuak (barne-ekintzailetza) identifikatzeko, ulertzeko, integratzeko eta/edo lideratzeko.

Emaitza

Sareko zenbait STEM profil erakartzea Deustuko Unibertsitateko Berrikuntza eta Teknologia Master Dualean parte hartzeko, proiektu duala Bizkaiko enpresa batean egiteko eta beren lan-ibilbidea lurraldean jarraitzeko aukera izateko.

Egoera

Gauzatzen

Proiektuko lantaldea
home

Zalantzarik duzu edo laguntza behar duzu?