Ekimena zehatz-mehatz
Nazioarteko talenturako gida informatiboa sortzea, nazioarteko talentua erakartzen eta mugitzen laguntzeko, eta Bizkaira beren lan-ibilbidea garatzera datozen profesional atzerritarrei informazio-bilaketa errazteko. Gainera, lurraldeko erakundeei talentu hori txertatzeko orduan kontuan hartu behar dituzten baldintzen eta funtsezko alderdien berri emango zaie.
Lehenengo, diseinu funtzionala osatuko da, etorkizuneko plataformaren ezaugarri eta behar nagusiak aztertuta. Ondoren, relocation-prozesuaren journey map-a modu digitalean bistaratzeko tresna sortuko da.