Bizkaiak STEM talentua sustatzen du

tag

2024/12/18

  • Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako Bizkaia with the talent ekimenaren urteroko hirugarren topaketak Amorebieta-Etxanon bildu du aste honetan ekimena osatzen duten ia 40 erakundeen ordezkaritza bat, orain arte aktibatu diren proiektuak aztertzeko

Bizkaiko Foru Aldundiak gidatzen duen “Bizkaia with the talent” ekimenaren urteroko hirugarren topaketak proiektu honen parte diren 37 erakundeetako ordezkariak bildu ditu aste honetan Amorebieta-Etxanon. Jardunaldia Automotive Intelligence Center-en (AIC) jazo zen, martxan dauden 19 proiektuen aurrerapenak aztertzeko eta lurraldean STEM talentua garatu, erakarri eta fidelizatzeko hurrengo ekintzak definitzeko.

Jardunean daramatzan hiru urteetan, “Bizkaia with the talent” ekimenak lankidetza publiko-pribatuko sarea sendotu du, Bizkaiko industriak eta ekintzailetzak talentu kualifikatua bilatzeko bidean dituzten erronkei aurre egiteko. Gaitasun teknologikoetan trebatzea, nazioarteko STEM profilak erakartzea, bokazio-orientazioa hobetzea eta enpresa txiki eta ertainetan talentuaren kudeaketa indartzea dira estrategia horren esparruetako batzuk.

Elixabete Etxanobe, Bizkaiko Ahaldun Nagusia izan zen bileraren buru eta STEM talentuaren garrantzia azpimarratu zuen, lurraldeak trantsizio teknologiko, berde eta demografiko hirukoitzaren erronkei erantzun ahal izateko. Zentzu honetan, profil kualifikatuen falta lurraldeko enpresen lehiakortasuna eta jasangarritasuna indartzeko erronka eta aukera dela adierazi zuen. Horrez gain, Aldundiak legegintzaldi honetan 10 milioi euro inbertsioa egiteko konpromisoa hartu duela iragarri zuen, STEM profesionalen eskariaren eta eskaintza erabilgarriaren arteko ezberdintasuna murrizteko.

 

19 proiektu aktibo

“Bizkaia with the talent” estrategiak talentuaren erronkari hainbat ikuspegitatik heltzen dioten 19 ekimenen bidez antolatzen ditu bere ahaleginak. “Smart Grids Academy” programak, sare elektriko adimendunetako espezialisten prestakuntzan zentratua, eta “Digital Talent Hub” programak, trebakuntza digitala eta transferentzia teknologikoa sustatzen dituenak, sektore estrategikoetako kualifikazio-beharrei erantzuten diete.

Era berean, “Study & Work in Biscay-Basque Country” bezalako proiektuek beste herrialde batzuetatik datozen gazteen etorrera errazten dute, lurraldean dituzten ikasketa espezializatuak osatzeko eta enpresa-ehunari lotzeko. Eta “Labo-Talento para pymes” eta “Employee Journey & Experience” bezalako beste programa batzuek STEM talentua kudeatzeko eta atxikitzeko estrategiak hobetzen laguntzen diete enpresa txiki eta ertenei.

home

Zalantzarik duzu edo laguntza behar duzu?