Deustuk Bizkaiko ekosistema berritzailera talentu latinoamerikarra erakartzeko sare bat bultzatu du

rieg

2024/12/10

  • Deustuko Unibertsitateak Bizkaiko Foru Aldundiaren lankidetzarekin bultzatutako Berrikuntza eta Ekintzailetza Globalaren Sarearen (RIEG) I. Nazioarteko Topaketak,  erakundeak, unibertsitateak eta enpresak bildu ditu

 

STEM talentuak funtsezko zeregina betetzen du lurralde baten garapenean eta nazioartean berrikuntzako erreferente gisa duen proiekzioan Hori sustatzeko, Deustuko Unibertsitateak, Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetzan, Berrikuntza eta Ekintzailetza Globaleko Sarearen (RIEG) Deustu-Bizkaia I. Nazioarteko Topaketa antolatu zuen azaroaren 18tik 22ra.

Topaketa Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako “Bizkaia with the talent” ekimenaren esparruan egin zen, lurraldean talentu zientifiko-teknologikoa erakarri, garatu eta fidelizatzeko asmoz. Bertan, unibertsitateak, enpresak eta erakundeak bildu ziren, RIEG Latinoamerikako talentua Bizkaiko ekosistema berritzailearekin lotzen duen sare estrategiko gisa sendotzeko.

Proiektuaren helburu nagusia STEM prestakuntza duten Latinoamerikako 100 profesional master dual bat egiteko erakartzea da datozen lau urteetan Bizkaiko enpresetan lan egin dezaten, eta, horrela, akademiaren eta lurraldeko enpresa-sarearen arteko lotura sendotu.

Latinoamerikako Jesuiten Sistemako Unibertsitateen Elkarteko (AUSJAL) 14 unibertsitatek eta Bizkaiko enpresek parte hartzen dute sarean, eta teknologia, automozioa eta ingeniaritza bezalako funtsekoz sektoreetan ezagutzak trukatzea eta inpaktu globala duten proiektuak garatzea du helburu.

Topaketan zehar, Bizkaiko berrikuntza-ekosistema aztertu zen, B Accelerator Tower (BAT) eta Automotive Intelligence Center (AIC) bezalako erreferentzia-zentroak bisitatuz. Gainera, topaketa sektorialak egin ziren enpresa-klusterrekin, eta Euskal Autonomia Erkidegoko 2024ko Lehiakortasunaren Konferentzian parte hartu zen. Bertan, Lehiakortasunari buruzko Txostena aurkeztu zen, lurraldearen erronkak eta aukerak ulertzeko funtsezko tresna.

Ekitaldiaren une nabarmenetako bat Deusto Social Lab Aholkularitza Batzordearen saio luzatua izan zen. Bertan, Ainara Basurko Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko foru diputatuak parte hartu zuen, eta arlo akademiko eta enpresarialeko ordezkariek sare globalek talentua erakartzeko eta berrikuntza bultzatzeko duten garrantziari buruz hausnartu zuten.

home

Zalantzarik duzu edo laguntza behar duzu?