Bizkaiko enpresa txiki eta ertainetan pertsonak kudeatzeko ibilbide-orri estrategikoa

unnamed-11

2025/02/10

  • “LABO-TALENTUA” Bizkaia Talentek lurraldeko eragile sozial eta ekonomikoen lankidetzaz bultzatutako programa da, Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako “Bizkaia with the talent” estrategiari atxikitakoa.

 

Bizkaiko enpresa txiki eta ertainek izena eman dezakete dagoeneko, STEM talentua kudeatu eta enpresa txiki eta ertainei egungo lan-merkatuaren erronkei aurre egiteko tresna praktikoak eskaintzea helburu duen “ETEentzako LABO-TALENTUA” sentsibilizazio-programaren bigarren edizioan parte hartzeko.

Programa Bizkaia Talentek sustatu du, Euskadiko Enpresen Elkartea (ASLE), BEAZ Bizkaia, CEBEK, Metaleko Enpresen Bizkaiko Federazioa (FVEM), Ikaslan Bizkaia, Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa - Konfekoop eta Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) lankidetzaz, eta Bizkaiko Foru Aldundiak lurraldean talentua garatu, erakarri eta fidelizatzeko bultzatu duen "Bizkaia with the Talent" foru-estrategiari atxikita dago.

Ekimena talentuaren kudeaketaren inguruko erantzukizunak dituzten zuzendari nagusiei, pertsonen sailei eta profesionalei zuzenduta dago, eta lan-merkatuaren joerak aztertu, Bizkaiko beste enpresa txiki eta ertain batzuen eredu arrakastatsuetatik ikasi eta STEM talentuaren kudeaketa estrategikorako ibilbide-orri pertsonalizatua diseinatzeko aukera emango du, egungo erronkei aurre egin ahal izateko.

Saioak otsailaren 26rako eta martxoaren 14 eta 25erako programatu dira eta lurraldeko erreferentziazko 12 enpresa txiki eta ertainen lankidetzaz diseinatu dira: Alterity, Beca Grafic, BETSAIDE SAL, BIOLAN Microbiosensors, Cementos Lemona, Egoin, Ilunbe Ingeniería Energética, Innomy, Lancor, Prosertek, SATLANTIS eta ZUNIBAL.

 

Hamabost ETE 2024an

Lehen edizioan, Bizkaiko hamabost enpresa txiki eta ertainek parte hartu zuten LABO-TALENTUAn, eta esperientzia modu positiboan baloratu zuten, STEM talentua kudeatzeko funtsezko joerak identifikatu eta ekintza-planak garatu ziren neurrian.

 

home

Zalantzarik duzu edo laguntza behar duzu?