Ekimena zehatz-mehatz
Erronka demografikoak eta 42 Urduliz Bizkaia campusaren hiru urteko ibilbideak argi utzi dute urrats bat harago joan beharra dagoela, alegia, gazteen talentu digitala ez ezik, jardunean dauden pertsona guztiena ere garatu behar dela.
Laborategi honek lurraldeko enpresen eraldaketa digitalari laguntzen dio, bertako langileen trebakuntza hobetuz.
Gaitasun teknikoak eta zeharkakoak jorratzeko prestakuntza-esperientziak diseinatu eta gauzatuko dira, denak 42 estiloko metodologia berritzailearekin: autoikaskuntza, elkarlaneko eta proiektuen araberako lana, merkatuari begirako gai garrantzitsuez gain, hori guztia ikuspegi gamifikatuarekin.