Talent Strategy & Employer Branding

TALENT STRATEGY _ TALENT STRATEGY & EMPLOYER BRANDING
Ekimena zehatz-mehatz
Xedea eta eragina

Prestakuntza-ibilbide inkremental bat diseinatzea eta abiatzea, Bizkaiko erakundeen gaikuntzan oinarritua, talentua erakartzearekin, atxikitzearekin eta fidelizatzearekin lotutako ekintzak estrategikoki lideratzeko.

Banakako diagnostikoaren ondoren, bi ibilbide egongo dira:

  • "Diseinatu" ibilbidea: hastapen-mailan dauden eta talentua erakartzeko eta atxikitzeko estrategia kontziente eta koherentea diseinatu nahi duten enpresei begirakoa.
  • "Lerrokatu" ibilbidea: maila aurreratua duten eta, talentua erakartzen eta fidelizatzen jarraitzeko, beren balio-proposamena berrikusi behar duten enpresei zuzendua.
Emaitza

Bizkaiko 30 enpresarentzako programa da; enpresok giza baliabideetako sail finkatua dute eta, gainera, talentu-estrategiarekin eta enpresak kalitatezko enplegatzaile gisa duen posizionamenduarekin lotutako hausnarketa egiten edo ekintzak abiatzen ari dira.

Egoera

Gauzatzen

Hurrengo edizioa: 2026

Talent Strategy 2025

Deskargatu
Proiektuko lantaldea
Laguntzaileak
home

Zalantzarik duzu edo laguntza behar duzu?