- Bizkaia Talent Mondragon Unibertsitatearekin batera buru duen ekimen honetan, Bizkaiko 18 enpresak parte hartuko dute talentua erakartzeko estrategiak sortu eta garatzeko eta markaren ospea indartzen lagunduko dieten balio-proposamenak berrikusteko.
Bizkaian gero eta enpresa gehiago ohartzen ari dira egungo eta etorkizuneko lan-merkatuak dakartzan erronkez, eta talentua kudeatzeko estrategiak garatzearen alde apustu egin dute. Ildo honetan abiatu da, Bizkaia Talent Mondragon Unibertsitatea Enpresagintzarekin batera buru duen ‘Talent Strategy’ prestakuntza-ekimenaren bigarren edizioa, Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako “Bizkaia with the Talent” estrategiari atxikitakoa.
Bigarren edizio hau otsailean hasi da eta 18 enpresa batu dira, datozen bost hilabeteotan talentu-estrategiak garatzeko. Prestakuntza praktikoaren bitartez eta hizlari adituen parte-hartzeaz, konpainiek talentua erakarri, atxiki eta fidelizatzeko estrategiak garatuko dituzte.
Era berean, partekatutako balioak eta aniztasuna oinarri dituzten lan-inguruneen eraikuntzan lan egingo dute, erreferentziazko erakundetzat duten posizionamendua indartzearren.
Programak industria, teknologia zein zerbitzuen arloetako lurraldeko erakunde nabarmenak izango ditu partaide, eta Bizkaiko enpresa-sarearen barruan lankidetza eta jardunbide egokiak sustatuko dituen ekosistema indartsu eta egonkor bat eraikitzeko premian sakonduko du.